Ekitaldiei dagokionez, 2017an egin zuten 'Peto-potea' berriz ere errepikatzekotan geratu ziren. Bestalde, ikastetxeekin batera Korrika Txikia egiteko aukera lantzea ere egoki ikusi zen. Korrika Andoaindik igaroko den gauan herri afaria egitekotan dira. Ekimen horiek guztiak lantzeko eta zehazten hasteko hurrengo bilera otsailaren 11n 18:30ean egingo dute AEK euskaltegian: "Bilerak irekiak dira eta herritarrak eta euskaltzaleak gongidatu nahi ditugu".