Sortu eta Ernairen mezua:
Venezuelan gertatu dena, gobernu guztiz demokratiko baten kontrako estatu kolpe kriminala izan da. Maduroren gobernuak zilegitasun demokratiko osoa du eta estatu kolpea Amerikako Estatu Batuen esku-hartze inperialistak bultzatutu du nabarmen.
Lotsagarria da Euskal Herrian, PNV bezalako alderdi batek estatu kolpe inperialista eta kriminal horren aldeko hitzak botatzea. Venezuelar oligarkia kapitalista aberatsenak, enpresa multinazionalek eta AEB-en esku-hartzeak bultzatu dute estatu kolpea, eta PNVk horri zilegitasuna emateak nazka eta amorrua sortzen dizkigu.
Guk Venezuelako herritarren gehiengoak hautestontzietan adierazi duena errespetatzen dugu, ez besterik, eta Maduroren alderdiak (PSUV-ek) dozenaka hauteskunde demokratiko irabazi ditu azken urteetan. Beraz, ezin dugu onartu gobernu demokratiko bat indarrez kanporatu nahi izatea. Horrek XX. eta XXI. mendeetan AEB-ek hegoamerika osoan zehar (Honduras, Nikaragua, Brasil, Txile...) bultzatu zituen estatu kolpe odoltsuen antza handia du eta guk gogor gaitzetsi nahi dugu.
Horregatik, mobilizazioetan parte-hartzeko deia luzatu nahi dugu, Venezuela Bolibartarraren alde eta inperialismo kolpistaren aurka.
VENEZUELA AURRERA!
Estatu kolpea gelditu!