Gorago aipatu bezala, Korrika diruz laguntzeko beste modu bat Korrika Laguntzailea izatea da. Korrika Laguntzaileak Korrikaren zutabe nagusietako bat dira, eta horien bila ari dira. 12 euroren truke Korrika Laguntzailearen pina jasoko dute izena ematen dutenek. Horrez gainera, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko die, Korrika Laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa ere banatuko da.
Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu Korrikak.