Abian dira Zubimusu ikastolaren jardunaldi pedagogikoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 24a, 01:00

Zubimusu ikastolak jardunaldi pedagokikoak antolatu ditu hirugarren urtez, eta aurtengo gai nagusia osasuna da. 2ZIA proiektu pedagogikoaren baitan antolatu dira ekimenak. Ikaslearen zein ikas-komunitate osoaren ongizatean sakonduko dute, metodo eta tresna ezberdinak ezagutuko dituztelarik adituen eskutik.

Egitaraua:

Urtarrilak 29, asteartea

17:30-19:00 Mindfulness ikastaroa. Arnasketaren erritmoarekin konektatzen eta oraina bizitzen ikastea. Arreta osoa izaten ikastea.

Urtarrilak 30, asteazkena

15:30 / 16:30 / 17:30 K-strech metodoa ezagutu eta probatu. Gorputz jarrera egoki eta orekatu bat, funtzionamendu
muskular eta artikular on baten adierazle. Eman izena egokien datorkizun ordutegian. Arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.

Urtarrilak 31, osteguna

17:15-18:15 Brain Gym hitzaldi. “Ikasteko zailtasunak hobetu Brain Gymarekin”.

Otsailak 2, larunbata

9:00-13:00 Brain gym Ikastaroa. “Lagundu seme-alabei ikastolako lanekin Brain Gymeko ariketen bitartez". Ikastaroaren kostua 50€. Bukaeran liburua emango da.

Otsailak 5, asteartea

17:30-19:00 Mindfulness ikastaroa. Arnasketaren erritmoarekin konektatzen eta oraina bizitzen ikastea. Arreta osoa izaten ikastea.

Otsailak 12, asteartea

17:15 Sukaldaritza saioa. Guraso eta seme-alabek batera egiteko errezetak sukaldatzen.

Otsailak 13, asteazkena

17:15 Hitzaldi nutrizionala familia eta haurrei zuzenduta.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!