Asteasuko festak antolatzeko bilera deitu du jai batzordeak

Urtarrilaren 29rako bilera deitu du Asteasuko jai batzordeak herriko festak antolatzen hasteko. Honako gaiak jorratuko dira: kuadrila eguna zein egunetan ospatu nahi den, zein kontzertu nahi diren edota umeentzat zein ekintza antolatuko diren. Bilera udalean izango da, 19:30ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!