Maria Teresa Santana alkatetzarako hautagai bakarra izango da, eta lehen postuetako zerrendagaiak hauexek: Virginia Ayerbe, Julen Lorenzo, Nagore Zalakain, Olga Hernandez eta Jose Maria Iparragirre. Egun hauetan Podemoseko kideek, boto bidez, hautagaien ordena zein izango den erabakitzeko aukera izango dute. Otsailaren 8rako behin betiko hautagaien zerrenda iragartzekotan dira.
Andoainen Podemosek eta IU-EB alderdiek “Unidos Podemos” koalizio bezala elkarrekin aurkeztea erabakita daukate, alderdi bakoitzak horrela erabakita. Maria Teresa Santanarekin zerrenda osatuko duten kideak, beraz, Podemoseko eta IU-EBko ordezkariak izango dira. IU-EBko ordezkarien izenak ez dituzte aditzera eman oraindik.