Etorkizunera begira hausnarketa prozesua zabalduko duela iragarri du EH Bilduk

EH Bilduk Zumea kalean duen bilgunean “Andoain 2029” jardunaldiak antolatu dituela iragarri du. Otsailaren 5etik martxoaren 2ra, herritarrekin batera, etorkizunera begirako hainbat aztergai landu nahi dituzte: “Emakumeak, Gazteria, Kultura, Aniztasuna, Gatazkaren konponbidea eta memoria, Hirigintza, Zerbitzuak,...”.

Deialdia:

“Andoain 2029” jardunaldiak antolatu ditugu:

Andoaingo Ehbildutik “Andoain 2029” jardunaldiak antolatu ditugu. Jardunaldi hauek Zumea kalean dugun Bilgunean egingo ditugu, eta otsailak 5ean hasi eta martxoak 2an amaituko dira.

Jardunaldi hauen helburua herritarren arteko hausnarketa bultzatzea da. Dugun egoeratik abiatuz, zein nolako Andoain nahi dugun pentsatu behar dugu, zein nolako zerbitzuak, zein azpiegitura eta zein jendarte eredu nahi dugun eztabaiadan jarri eta ondorioztatzeko hausnarketa foroa izateko helburuz egiten dena.

Maiatzeko hauteskundeetako programa elektoralean hausnarketa honetatik ateratakoa jaso nahi dugu bide batez. Datozen lau urteetan Udal Gobenuan egoteko ardura izan ezkero, gobernu programa egingarri eta sinesgarri bat aurkezteko konpromisoa baitugu.

Jardunaldi hauetan gai hauek izango ditugu eztabaidagai; Emakumeak-politika feminista, Gazteria, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Aniztasuna, Jarduera fisikoa eta kirola, Ingurumena, Gatazkaren konponbidea eta memoria, 3. adina, Hirigintza, Zerbitzuak eta Tokiko garapena.

Eztabaida hauek egun ezberdinetan izango dira, eta partehartzaileen aukeren arabera antolatuko dira. Beraz, interesa duenak zein arlotan parte hartu nahi duen adieraziz izena eman beharko du aurrez ehbilduandoain@gmail.com helbidean”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!