2017ko irailean onartutako Amasamendiko antolaketa Plan integrala benetan aplikatzea da bilatzen dena, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dute. EH Bildutik adierazi dutenez, "baso publikoen kudeaketan ezinbestekoa da Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalaren arteko lankidetza ondo artikulatzea, baliabide nahikoak bideratzea eta proiektu zehatzak jasoko dituen ekintza-plan bat adostu eta martxan jartzea".
Bestalde, Leitzarango isurialdean kokatuta dagoen eta "Natura 2000" izendapena duen eremua babesteko baliabideak eskatzen ditu mozioak. "Alferrik da eremu bati duen balio ekologikoagatik babesteko izendapen bat ematea, gero ez badira bertako landaretza eta fauna babesteko neurri zehatzak hartzen. Gai honetan ere Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen du mozioak".