Luzera Handiko Euskal Herriko Txapelketan txapeldunorde geratu da Eneko Elizasu andoaindarra. Lehena izan zen lehiatzen. 2000 metrokoa 24 minutu 26 segundu eta 10 ehunekotan amaitu zuen, bere marka pertsonala hautsiz eta 15 urtekoen artean errekor berria ezarriz. 800 metrokoan ere bere marka pertsonala hobetu zuen.