Urnietatik Lasartera doan errepidea moztuta dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 23a, 01:00

Haizetearen ondorioz zuhaitza erori da Urnietatik Lasartera doan errepidean, eta ondorioz, errepidea moztuta dago bi norabidetan. Garbiketa lanak egiten ari dira eta ahal bezain pronto irekiko dute.

Bestalde, Errotaberri inguruan errekak gainezka egin du eta bidea moztuta dago oinezkoentzat. Hernanitik Urnietara joateko bidea, aldiz, irekita dago.

Urnietako Udalak arduraz eta arretaz ibiltzeko deia egiten die herritarrei denboralearen eta haizetearen aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!