Kultur astea ospatzen hasi dira Flemig Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaurtik hasi eta larunatera bitarte ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute Fleming Herri Eskolak antolatutako kultur astean. Kirola, margoketak, meriendak... Txikiek nahiz helduek arratsalde ederrak igarotzeko tartea edukiko dute.

Egitaraua:

Urtarrilak 21, astelehena

17:00 Bizikleta festa, Arroako plazan
18:00 Txokolatada, Arroako plazan.

Urtarrilak 22, asteartea

17:00 Patin festa, Arroako plazan. Eguraldi txarra eginez gero Arratzaingo kiroldegian egingo da.

Urtarrilak 23, asteazkena

14:30 Margoketak, Arratzain eskola bidean. LH 5. eta 6. mailako ikasleak.
17:00 Txotxongiloak, Patata tropikala taldearen eskutik, Gurea Zineman.

Urtarrilak 24, osteguna

11:00 Aiton-amonen bisita Arratzainen. LH 5. eta 6. mailako ikasleak.
14:30 Margoketak, Arratzain eskola bidean. LH 3. eta 4. mailako ikasleak.

Urtarrilak 25, ostirala

17:00 Danborrada, Arroako plazatik abiatuta.
Ondoren, Buruhandiak Errebote plazan.
20:00 Afaria: ogitartekoak.

Urtarrilak 26, larunbata

10:30 Ate irekiak, euskaraz.
12:00 Ate irekiak, gazteleraz.

Urtarrilak 28-31

10:00-11:00 Bisita gidatuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!