"Sagardoaren Kondaira" erakusketak herritar ugari erakarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Astarbe sagardotegiak SagarArte proiektua sortu du. Horren barruan ekimen ezberdinak daude. Lehena "Sagardoaren Kondaira" izeneko erakusketa izan da, eta herritar ugari erakarri zituen. Plazida Otaño liburutegian ospatu zen, atzo.

[Argazkiak]

Paul Lataburu artistaren 11 koadroz osatu da erakusketa. Koadro horiek zera kontatu nahi dute: Hebrear, greziar, erromatar, vikingo, zeltiar zein kristauek sagarrez mintzo ziren euren kondairetan. Edertasunaren, betiereko bizitzaren edo pekatuaren sinbolo, sagarra mitologia guztietan eztabaida gehien sortu duen fruitua izan da. Dastatu bere historia.

Hurrengo ekimenak

  • Otsailak 22, ostirala: Olimpotik Valhalara, Atxulondo tabernan, 19:00etan.
  • Martxoak 1, ostirala: Itsasontzi baten, Egarri tabernan, 19:00etan.
  • Martxoak 29, ostirala: Gure Sagardotegiak, Pasus tabernan, 19:00etan.

Izen-ematea

SagarArte proiektuko ekimenetan parte-hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. 10 euroko bonuak eta Pasus, Egarri eta Atxulondo tabernetan edo Plazida Otaño liburutegian eros daitezke. Bonu horrekin Astarbe sagardotegiako menuan 3 euroko beherapena egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!