4 buruhandi berriren aukeraketan parte-hartzeko aukera zabaldu du Amasa-Villabonako Udaleko kultur sailak. Santio jaiekin zerikusia duten pertsonaiak izan behar dira, izen eta abizenik gabeak. Otsailaren 18 arte bidali daitezke proposamenak buruhandiak@villabona.eus helbidera. Ekimena Amasa eta Villabona herri gisa batu zireneko 400. urteurreneko ospakizunen barruan sartzen da.