Erredakzioa URNIETA
Udalak dagoeneko xehetasun guztiak azaldu ditu, aurreko urteetako prozedurari jarraipena emanez. Behin erabakiak hartuta eta informazioa zabalduta, garrantzitsuena falta da: Herritarren parte hartze erreala. Udal agintariek aukera ugari jarri dituzte eskura, baina nolanahi ere, informazio gehigarria jaso nahi duenak asteburu honetan kalean ipiniko duten karpan eskuratu ahal izango du.
Iazkoa, erreferentzia gisa
2018an herritarrek egin zituzten proposamen guztien artetik hamaika gauzatu ziren. Hauexek:
• Lizardi 1-3ko atzealdeko espazioa: Eremua asfaltatu, eserlekuak ipini eta haurrak jolasean aritzeko margolana.
• Arantzubi-Santa Leokadiako barandaren berrikuntza.
• Lekungo tunelaren ondoko atseden gune berria.
• Eserleku gehiago herriko puntu desberdinetan.
• Txakurrak ibiltzeko gune berriaren egokitzapena.
• Lore gehiagoren landaketa herriko gune esberdinetan.
• Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide berria ipintzea.
• Belandi-Akan kalean abiadura mantsotzeko neurriak hartzea.
• Pintore kalean zebra-bide garai bat jartzea.
Gauzatze bidean dira:
• Txoritagaindik Salestarretara doan bidea konpontzeko lanak laster gauzatuko dira.
• Dendaldegi eta Maximo Yurramendi kaleen arteko arrapalaren desnibela jaistea egiteke dago, obra uste baino garestiagoa baita.
Udalak bi gehiago aipatu nahi izan ditu, 2018ko Udal aurrekontuetatik bideratu direnak: Garratza baserrirantz doan espaloia renberrikuntza eta Arrilimoiko zubiko barandaren konponketa.