Hondakinak ondo bereiztea, horixe da helburua. Hori baita birziklapen tasa igotzeko aukera onena. Gaur gaurkoz Andoaingo bilketa datuak, hobetuz doazen arren, nahiko apalak dira. Hori dela eta, datorren astelehenean hasita, Andoaingo Udalak errefusa bereizteko sistema berria martxan jarriko du. oraingoan, herrigune osora zabalduko da. Argibide guztiak joan zen astean eskaini zituzten prentsaurrekoan, eta bitartean herritar bakoitzak informazio zehatza jaso du etxeko buzoian.
Mankomunitatearen iragarpena
Udalaren kanpainarekin batera, Tolosaldeko Mankomunitateak oharra argitaratu du Andoainen txertatuko diren edukiontziak berri berriak izango direla iragartzeko: "Organikoaren bilketarako jarri diren edukiontziak bezalakoak izango dira, baina gris kolorekoa. Bilduko duten hondakin mota taparen kolorearen arabera bereiztuko da. Errefusaren kasuan, ezaguna den bezala, gris kolorekoa. Eskualde osoan errefusaren bilketarako 147 edukiontzi berri txertatuko dituzte. Gauzak horrela, horietako asko Andoainen ezarriko dituzte.
Informazio puntu ibiltaria, Andoaingo Udalaren eskutik
Argibide guztietarako bi hezitzaile ibiliko dira Andoaingo kaleetan, puntu jakinetan. Herritar bakoitzak etxeko buzoian kanpainaren xehetasun guztiak jasoko ditu, eta baita informazio guneen datak, ordutegia eta tokiari buruzko informazioa ere.
• Urtarrilak 21, astelehena:
10:30-14:00 Ontza ondoan | 16:00-19:30 Bazkardo plaza.
Edukiontzi berriaren txertaketa: Bazkardo, Ama Kandida eta Gudarien etorbidea.
• Urtarrilak 22, asteartea:
10:30-14:00 Merkatua | 16:00-19:30 Dr. Huitzi.
Edukiontzi berriaren txertaketa: Dr Huitzi, Makaldegia, Ondarreta, Juan Bautista Erro.
• Urtarrilak 23, asteazkena:
10:30-14:00 Daytona ondoan | 16:00-19:30 Nafarroa plaza.
Edukiontzi berriaren txertaketa: Rikardo Arregi, Agustin de Leitza, Arrate plaza.
• Urtarrilak 24, osteguna:
10:30-14:00 BM ondoan | 16:00-19:30 Bekoplaza.
Edukiontzi berriaren txertaketa: Extremadura, Galardi, Plazaola, Kaletxiki, Joakin Larreta, Kaleberria.
• Urtarrilak 25, ostirala:
10:30-14:00 Zumea plaza.
Edukiontzi berriaren txertaketa: Larramendi, Zumea, Karrika.