Datozen egunetan, herriko ordezkariek tokian tokiko Udal zein eragileengana joko dute eta herriko batzordeak eratuko dira; batez ere, kilometroen banaketari, Korrika Kulturalari eta beste zenbait egitekori erantzuteko.
Bigarren Tolosaldeko batzordea hilaren 29an, asteartean, izango da; Anoetako Udaletxean. Laguntzeko, Klika egiteko edo Korrikaren inguruko interesa duen oro ongi etorria izango da.