Korrika batzordea osatzeko bilera Andoainen

Andoaingo AEKk Korrika batzordea osatzeko deialdia egin du, datorren urtarrilaren 21erako.

Deialdia:

Korrika, 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Garestik Gasteiza bidean burutuko da. Andoaidik barrena apirilaren 13an igaroko da, goizaldeko 02:30ak aldera. Ekimen erraldoia arrakastatsua izan dadin, herritar ororen partaidetza eta laguntza ezinbestekoa dugu. Hori dela eta, Andoainen Korrika batzordea sortu nahi dugu, euskaltzaleei eta interesa duen edozein herritarrari antolaketan parte hartzeko aukera emanez. Lehen bilera datorren urtarrilaren 21ean izango da, 19:00tik aurrera Andoaingo AEK euskaltegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!