Fleming Herri Eskolaren idatzia:
Urteak daratzamagu ikasleen adimen emozionala zaintzen eta emozioen kudeaketari garrantzia emanez. Laguntza taldeko irakasleak hasi ziren arreta mantentzeko zein erlaxatzeko ariketak egiten eguneroko lanetan zentratzeko zailtasunak zituztenekin. Emaitzak oso onak izan ziren eta taldeetan ematen ziren liskarretan parte hartzen hasi ginen; meditazio gidatu, kuenko tibetano, arnasketa ariketa ezberdinen…saioak antolatuz. Norberaren autoezagutza lantzen ari ginen bitartean, ikasleak liskarren aurrean praktika ezberdinak erabiltzen hasi ziren.
Guzti honen onurak ikusita, hau eskola guztira zabaltzea erabaki genuen eta horretarako lehen pausoa helduon prestakuntza zen, horregatik Mindfulness ikastaroa egitea erabaki genuen.
Haurren hezkuntzan ezinbestekoa da zoriontsu, aske eta babestua sentitzea, bere ikasketetan eta bere garapenean aurrera egin dezan, horregatik gure eskolan hau da gure lehentasuna.