Haritz Mujikak irabazi du Mikel Laboa gazte sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 14a, 01:00

Bertsolari Gazteen VIII. edizioa ospatu zen igandean Donostiako Kafe Antzokian, eta Haritz Mujika asteasuarra izan da garaile. Aurtengo edizioak Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenarekin egiten du bat, eta sei bertsolariek Labora ekarri zuten gogora beren agurreko bertsoan.

6 bertsolariak: Haritz Mujika, Ane Zuazubiskar, Aitor Etxebarriazarraga, Jon Gurrutxaga, Nahia Ibarzabal eta Itxaso Piquer. 

Egin beharreko lana: 8ko handian hiruna bertso, 8ko txikian hiruna bertso, 10ko txikian hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Puntuazio onena lortu zuten bi bertsolariak buruz burukora heldu zirenean hauxe burutu zuten lana: sei puntuko motzean hiruna bertso, puntutan sei bertso osatu arte eta hiru bertso nahi duten doinu eta neurrian.

Ranking-a urtez urte:

  • 2018: Joanes Illarregi.
  • 2017: Nahia Sasco.
  • 2016: Unai Mendizabal.
  • 2015: Nerea Ibarzabal.
  • 2014: Maialen Akizu.
  • 2013: Asier Azpiroz.
  • 2012: Unai Gaztelumendi.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!