Udal aurrekontua hamar milioi eurokoa izango da 2019an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 14a, 01:00

Gastu ahalmena handiagoa da, besteak beste, Aldunditik jasotako diruaren gorakadak ahalbidetuta.

Udal kiroldegi berria eraikitzeko prozedurak martxan eta aurrekontua zehaztuta daude, Urnietako Udalak 2018aren amaieran urte berrirako Udal aurrekontu proposamena onartu zuen. Udalgintzak duen tresna garrantzitsu horren bidez, inbertsio gehiago egiteko aukera izango da. Eta Urnietako Udalak dagoeneko zehaztu ditu urte berrirako inbertsio berriak.  Denera, 1,4 milioi euro izango direla aurreratu du eta egitasmoak hauexek dira: Denda Berri jubilatuen egoitzaren atariaren eraberritzea, Txoritagaingo aparkaleku berria egokitzeko lanak, larrialdi egoeretarako San Juan kaletik Plazido Muxika plazarako sarbidea egitea eta eta alokairu sozialera bideratzeko Udalaren jabetzakoak diren bi etxebizitza egokitzea. 

Aurrekontuaz gain, pleno berean azpiegitura mailako bi erabaki gehiago. Lehena, kiroldegiko berrikuntza eta igerilekuko instalakuntzen eraikina bideratzeko obren pleguak eta, bigarrena, Eteneta San Juan plazarekin lotzeko igogailua eraikitzeko obraren kontratuaren esleipena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!