Hilik topatu dute Ernion izandako istripuan hegazkinean zihoan bigarren pertsona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 10a, 01:00

Segurtasun sailetik adierazi dutenez, hilik topatu dute atzo Ernio inguruan istripua eduki zuen hegazkinean zihoan bigarren pertsona. Portugaldik abiatu eta Hondarribia zuen helmuga hegazkinak, baina lainoaren ondorioz arkaitz baten kontra jo eta istripua eduki zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!