Tolosako Udal ordezkariak Zuretzat herritarren arreta zerbitzua ezagutzera etorri ziren asteartean Amasa-Villabonara. Tolosaldean zerbitzu hori eskaintzen duen lehen herrietakoa da Amasa-Villabona. Maite Izagirre alkateak zerbitzuaren funtzionamenduaz azalpenak eman zizkien. Tolosako Udal ordezkariek herritarren arreta zerbitzuaren balorazio positiboa egin dutela adierazi du Amasa-Villabonako Udalak.