Sahararrentzako bilketa solidarioa egingo dute Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 9a, 01:00

Tolosaldea Sahararekin elkartearekin elkarlanean egingo dute bilketa solidarioa Zizurkilgo San Millan eskolak, Pedro Mari Otaño eskolak eta Zubimusu ikastolak. Herritarrek ere parte hartu ahalko dute elikagaiak edota produktuak Udal bulegoetan nahiz Plazida Otaño liburutegian utziz. Biltzen diren produktuak otsaila erdialdera eramango dituzte errefuxiatu kanpamentuetara. Bilketa hilaren 31n amaituko da.

Honakoa bidal daiteke:

  • Elikagaiak: Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.
  • Higiene produktuak: konpresak eta haur nahiz heldunetzako pixoihalak.
  • Eskolako materiala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!