Errege Magoen Kabalgatak beste behin ere dozenaka haur eta familien arreta bereganatu zuen Andoainen. Hotzari aurre eginez, herrigunean zehar ibilbidea egin zuten. Ekitaldia Goikoplazan amaitu zen, eta aurretik haurrek Errege Magoekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.