18:00etan desfileari ekin zioten, Lobera baserritik abiatuta. Urnietako hainbat haurrek Erratzuko zubian zain zeuzkaten, bigarren harrera eskaintzeko gogoz. Herriko kaleetan zehar ibili ostean, San Juan plazara iritsi ziren, eta udaletxe azpiko arkupeetan, 0 eta 6 urte arteko haurtxo guztiei oparitxoak banatu zizkieten.