Esku-pilota eta pala txapelketen finalak jokatu dira Usarrabin

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Lasa 2019ko urt. 7a, 01:00

Gaztetxoenek eman diote hasiera esku-pilota txapelketako finalari, ikusleei partidu ederra eskainiaz. Nesken pala txapelketan bi final ospatu dira bi mailatan. Helduena izan da jokatu den azken partida eta zenbait tanto eder eskaini dituzte.

[Argazkiak]    [Bideoak: Pala | Esku-pilota]

Emaitzak:

ESKU-PILOTA MUTILAK

Benjaminak
Aiert Iraola-Adei Lanzeta 14
Unax Mayoz-Xabier Herro 16

Alebinak/Infantilak
Aimar Segurola-Aratz Agirrezabal 16
Alex Zeberio-Oihan Lanzeta 13

Kadeteak
Iban Lanzeta 16
Oinatz Otegi 06

PALA NESKAK

Gazteak
Irati Aranburu-Nahia Otegi 16
Ihintza Urkola-Ainhoa Imaz 11

Helduak
Garazi Maiz-Uxue Aranburu 25
Maddi Urkola-Kontxi Herrera 07

EPAILEA: Aitor Lanzeta / Atzapar Pilota Elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!