Go!azen 5.0 antzezlana Villabonara etorriko da martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urtarrilaren 2a

Martxoaren 16an eta 17an Villabonako Gurea antzokira etorriko dira Go!azen telesaileko aktoreak. Sarrerak salgai daude Amasa kafetegian eta Basajaun liburu-dendan 10 euroren truke. Momentuz ez da Internetez sarrerak erosteko aukerarik egongo.

Ordutegiak:

Martxoak 16, larunbata
16:00etan eta 19:00etan

Martxoak 17, igandea
12:30ean eta 17:00etan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!