Urtarrilaren 12an euskal presoen giza eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Urnietako eta Andoaingo Sarek. 17:00etan abiatuko da La Casillatik. Bertaratu nahi duenak aurrez izena eman behar du ondoko lekuetan: Andoainen Irunberri elkartean eta Xaxin. Urnietan Kantoin eta Bikain okindegian.
Egun horretan bertan, lelo berarekin, beste manifestazio bat antolatu da Baionan.