Kirola eta ikus-entzunezkoak ikusgai hurrengo egunetan Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 2a, 01:00

"Marko Makako eta Karibeko primateak" filma ikusi eta ondoren meriendatzeko tartea izango da gaur ikus-entzunezkoen aretoan. Bihar Aiztondoko Udal ordezkariek El Salvadorrera eginiko bidaiaren hitzaldia entzuteko aukera egongo da eta ostiralean haur eta helduen esku-pilota eta pala txapelketako finalak ospatuko dira.

Egitaraua:

Urtarrilak 2, asteazkena
16:30 Marco Macaco filma, ikus-entzunezkoen aretoan. 4-10 urte bitartekoentzat aproposa.
18:00 Merienda, Guraso elkarteko kideen eskutik.
18:30 T.S. Spiveten bidaia harrigarria filma, ikus-entzunezkoen aretoan. 7 urtetik gorako haurrentzat aproposa.

Urtarrilak 3, osteguna
19:00 Bailarako Udal ordezkariek El Salvadorreko Meanguerara egindako bidaiaren hitzaldia eta argazki emanaldia, ikus-entzunezkoen aretoan.

Urtarrialk 4, ostirala
15:30 Haur eta helduen esku pilota eta pala txapelketako finalak.

Urtarrilak 5, larunbata
19:00 Errege kabalgata.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!