Giro paregabea sortu da gaur Asteasuko pilotalekuan, jokatu den gabonetako Ingude, aizkora eta harri jasotze finala dela eta. Mikel Larrañaga azpeitiarra izan da garaile aizkoran, Inar Urruzuno ondarrutarra garaile harria jasotzen eta Birginia Finol iruñarra garaile ingudean.