Korrika arin-arin, mozorrotuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urtarrilaren 2a

Urteari kirola eginez agur esateko gogoa agertzeaz gain, mozorrotzeko orduan irudimena erakutsi dute San Silbestre laskerketan parte hartu duten urnietarrek, gaur arratsaldean. 93 korrikalariek osatu dute 5 kilometro dituen ibilbidea. Emakumezkoetan Ainhoa Jauregi, Ainhoa Arruti eta Amaia Gallego izan dira azkarrenak.; gizonezkoetan, berriz, Asier Martinez, Unai Lizeaga, eta Igor Amantegi. Poxta Zahar gazteen elkarteak antolatu du lasterketa, beste behin.

[Argazkiak] [Urnieta]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!