Mozorro festa urte zaharreko lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 31a, 01:00

Andoaingo kaleak umore onez eta mozorroez bete dira, Urte Zaharreko lasterketaren edizio berrian. Lasterka Itzuli ekimenak antolatuta, urtez urte parte hartze handiari eusten diote.

Argazkiak, bideoa, sailkapena, kronika:

[Bideoa] [Sailkapena]

[Argazkiak-1] [Argazkiak-2] [Argazkiak-3]

Geroz eta gehiago dira festa giroan mozorrotuta irteten diren lasterkariak. Umore onean igarotzen da lasterketa, errepide erdian bezala espaloietan ere. Lotura berezia sortzen da horrelakoetan, ikusleen eta parte hartzaileen artean. Super heroiak edota inauterietan ohikoak diren mozorroak agertu dira lasterketara, eta aldarrikapenerako tartea izan da ere. Olajauna tabernaren aldekoak edota erraustegiaren aurkakoak aipa daitezke. Mozorro onenari saria bi surflarik jaso dute, Atxur Azurmendik eta Juankar Lazkanok hain zuzen.

Lasterketaren irteeran Olagain txistularien elkarteko doinuak ez dira falta izan.

Abenduaren 31ko lasterketan nabarmentzekoa izan da emakumeen parte hartze handia, eta baita parte hartzeko gurasoen baimena behar duten adin txikikoena ere. Andoaingo Udalak Eguberrietan egitarau zabala antolatu ohi du “Andoain Bizi” izenburupean. Herria bizirik dagoela adierazteko jarduera aproposa da goizean zehar egin duten lasterketa.

Emakumeetan Maddalen Gurrutxaga andoaindarra izan da lehena helmugaratzen, eta Eneko Garin zizurkildarra gizonezkoetan.

Sailkapena datozen orduetan argitaratzekoa da herrikrosa.eus webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!