Artifizio piroteknikoak erabili eta jaurtitzea
"Andoaingo herritar batzuek artifizio piroteknikoak (petardoak, trakak, suziriak, bengalak eta abar) erabiliz edo jaurtiz ospatu ohi dituzte Eguberriak eta Urte Berriaren hasiera.
Horregatik, ospakizun hori pertsonen, ondasunen eta animalien segurtasunarekin bateratu beharra dago, bai eta Zarata eta Dardaren aurkako Udal Ordenantzak agintzen duenarekin ere.
Hori dela eta, herritarrak arazoaz jabetzeko, eta sor daitezkeen arrisku egoerak ekiditeko xedez, gogorarazten zaizue, artifizio piroteknikoen erabilera okerrak norberaren osasunean ondorioak izan ditzakeela eta, baita ere, beste pertsonengan eta haien ondasunetan ere, maiz suteak edo leherketak eragiten baitituzte.
Ildo horretan, guztiz beharrezkoa da kontuan hartzea Eguberri eta Urte Berriko jaiak direla-eta, piroteknia gaiei eta kartutxoei buruzko araudia onesten duen maiatzaren 7ko 563/2010 Errege Dekretuan ezarritako gomendio guztiak".