Aizkoran, hamasei kanaerdikoarekin arituko dira Mikel Larrañaga azpeitiarra, Xabier Orbegozo (Arria V.a) errezildarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra.
100 Kg-ko zilindro zaharra, kubikoa eta bola harria jasotzen arituko dira Inar Urruzuno ondarrutarra, Xabier Peñagarikano aizarnazabaldarra eta Imanol Albizu (Goikoetxe) elgoibartarra.
Ingudearekin iritsi diren finalistak, minutu eta erdian hamar kiloko ingudearekin, Karmele Gisasola mallabiarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Virginia Finol iruñarra izango dira.