Eguberrietako haur parkea Allurralde kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 30a, 01:00

Abenduaren 30ean, egun osoan zehar, eta abenduaren 31ko goiz partean haurren gozamena ziurtatuta izango da Allurralde kiroldegian. Gabonetako haur parkea bertan ipini dute. Sarrera doakoa da. Kiroldegia, bestalde, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita izango dela jakinarazi dute. 

Haur parkea, ordutegia:

  • Abenduak 30: 11:00-13:30 / 16:00-20:00.
  • Abenduak 31: 11:00-13:30. Pajeak Errege Magoei helarazteko gutunak jasotzen ibiliko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!