Jon Urbietak irabazi du Gipuzkoako txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 29a, 01:00

22-6 irabazi dio Urbietak Juaristiri buruz buruko Gipuzkoako txapelketan Azkoitian. Errendimendu mailan, alebinetan, Asier Aranburu izan da garaile Unax Barberoren aurka, 8-6ko markagailuarekin. Arratsaldean ospatuko da Antton Pebet memorialeko final handia Bear Zana frontoian, 17:00etatik aurrera.

Partiduak:

Eskuz binaka neskak elite mailan takoekin
Arrizabalaga-Mendizabal / Larrarte-Arrillaga

Joko garbi binaka elite mailan
Sistiague-Karrikaburu / Driolet de Paredes

Eskuz binaka FINALA
Murgiondo-Apezetxea / Salaberria-Balerdi
 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!