Amasa-Villabonako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, presoen urrunketa politikarekiko ezadostasuna azaltzen duen Adierazpen instituzionala onartu zuen abenduaren 26ean. Ondorioz, bozeramaileen batzordeak honakoa onartu zuen: Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien birgizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.
Gure udalerrian, egun, preso daudenak hauek dira: |
|
- Emilio Salaberria 175 km-ra. - Manex Castro 1015 km-ra. - Iñigo Guridi 762 km-ra. - Oskar Zelarain 562 km-ra. - Carlos Besance 989 km-ra. |