Errusiako Uraletatik datorren ballet garaikidea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 27a, 01:00

Abenduaren 27an, iluntzeko 19:30ean hasita, "Elfoa eta aterki magikoa" ikuskizuna eskainiko dute Gurean. Ekaterimburgo ballet konpainia profesionalak geldialdia egingo du Amasa-Villabonan, Ole - Lukkoye elfoaren historia kontatzeko. 

Elfoak aterkia zabaltzen duenero abentura berria abiatzen da. Konpainiak sinopsian dioenaren arabera, "bisitatuko ditugun herrietan, adi aiton-amonak, gurasoak eta haurrak! Elfoa hurbiltzen ari da, eta historia berria kontatzeko prest dago".

Maria Gusarencoren zuzendaritzapean, konpainia 25 urteko ibilbidea osatzen ari da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!