Abenduaren 25eko goizaldean txikituta agertu zen Etxeberri plazan zegoen jaiotza, eta gaur goiz partean konponketa lanetan aritu dira Salesiarren eta Magale ikastetxeetako irakasle, ikasle, guraso eta Etxeberri auzoko bizilagunak. Jaiotzan jarriak zituzten bi sensoreak, mekanizatutako trena eta argiteriako zenbait foko ezin izan dituzte berreraiki, baina gainerako elementuak berriz ere beren lekuetan eta txukun jarri ahal izan dituzte.