49 kilo kategorian hartu zuen parte Jon Kepa kortajarenak eta 64 kilo altxa zituen arrankadan, 77 kilo bi denboratan eta 141 kilo total olinpikoan. Bikain aritu zen herritarren aurrean.
Gizonezkoen mailan, ondorengo pultsulariak ere aritu ziren lanean: Igor Sasiain, Alejandro Tomás, Mikel Quintana, Jon Rodriguez, Aitor Tecedor eta Abdegmani Benhamad.
Emakumezkoetan, Nalu Herranz izan zen txapelduna. Emanaldiari bukaera emateko, 2018 denboraldian hoberen aritu diren pultsulariei plaka bana eman zitzaien. Ondorengoak izan ziren merezimendua jaso zutenak:
15 urtez azpikoetan Jon Kepa Kortajarena.
17 urtez azpikoetan Xabier Amonarriz.
Absoluto kategorian Mikel Alvarez