Udalaren oharra:
Onartezina eta ulertezina Etxeberri plazako jaiotzaren txikizioa
"Magale ikastetxeko ikasleek Etxeberri plazan egindako jaiotza apurtu dute gaur gauean eta Urnietako Udalak gertaturikoa irmoki salatu nahi du.
Onartezina eta ulertezina da gertaturikoa, herriko gazteek bere borondate onenarekin herritar guztiei eskainitako jaiotza horrela apurtzeak ez du inolako azalpenik, eta axolagabekeria, arduragabekeria eta errespetu eza erakusten ditu.
Horrelako ekintzak berriro ez errepikatzea espero du Udalak eta txikizioa egin dutenek beraien ekintzaz hausnartzea, horrelako jarrerak gure gizartearen eta bultzatzu nahi ditugun baloreen guztiz aurka doaz eta".