Goizeko 09:00ak aldera plazan elkartu, eta kantu-errondari ekin diote Adunako Herri eskolako haur, guraso eta irakasleek. Lardi auzora joan da talde bat, goiko bailarara beste talde bat. Eguerdian, plazan elkartu dira guztiak, Olentzeroren oparitxoak jasotzera. Eguraldi bikainarekin, primeran ibili dira adunarrak.