Kantuan arituko dira Aiztondon, Olentzero eta Mari Domingi iritsi zain

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 24a, 01:00

Kantu eskean Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil herrietan.

Hitzorduak:

Aduna:

  • 09:00 Eskolako haurrak kantari aterako dira. Ondoren hamaiketakoa eta Olentzerok eskolan utzitako opariak jasoko dituzte. 

Amasa-Villabona:

  • 10:00 Herriko ikastetxeetako haurrak kalez kale kantari ibiliko dira.
  • 18:00 Olentzero eta Mari Domingi Otsabi auzora iritsiko dira, ondoren kalejira egiteko.

Asteasu:

  • 12:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera, pilotalekuan.

Larraul:

  • 09:15 Gabon eskea, plazatik abiatuta.

Zizurkil:

  • 09:30 Gabon kantu erronda. San Millan eskolakoak baserrietan, eta Pedro Maria Otaño eta Zubimusu ikastolako umeak Elbarrena auzoan. 
  • 17:30 Urkamendi aldetik etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi, Loatzo Musika Eskolako musikariek lagunduta. Plazan Bukalai Dantza Taldekoek dantzatu eta Loatzo Musika Eskolakoek musika joko dute.

Hitzordu ugari Eguberrietan

  • Agenda atalean ikusgai, hitzordu guztiak. [Klik]
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!