Webgunea eraberrituko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 23a, 01:00

Aiurri.eus webguneak itxura berria izango du laster, Tokikomen tokiko hedabideen federazioaren eta Codesyntax enpresaren eskutik. Edukiak eroso eta arin irakurtzeko plataforma baten gainean landuko dira albisteak, bereziki eskuko telefonoetatik irakurtzeko prestatua.

Tokikomek udazkeneanean eman zuen albistea, TOKIKOMek Plataforma Digitalaren bertsio berria estreinatu du, gailu mugikorrak xede izenburupean: "Toki komunikabideen edizio digitalak egiteko tresnaren bertsio berriak gailu mugikorrak ditu helburu nagusitzat, edukiak gailu haietatik kontsumitu zein sortzea erraztea xede". (osoa irakurtzeko, estekan klik egin)

Aiurri Tokikom Plataformaren 2. bertsioarekin lanean hasiko da laster. Helburu nagusiak hiru dira: "webguneen bista orokorrak mugikorretan pentsatuz birdiseinatzea, webgune guztien txantiloiak bateratzea eta hedabide bakoitzari bere izaera emateko portada-sistema malgu bat garatzea, bakoitzak bere beharretara egituratu dezan edukia, guztiek ere azpiegitura berbera erabili arren". Horiexek Codesyntax enpresaren azalpenak, euren blogean argitaratua (osoa irakurtzeko, estekan klik egin)

Itxuraz gain, beraz, albisteen lanketarako azpiegitura informatikoa erabat aldatuko da. 

Aiurriko erredakzio taldeak, tresneria berriarekin, eskualdeko albisteen lanketa doituko du aurrerantzean. Azken hamarkadan, bereziki, denen eskura utzi baititu milaka argazki eta bideo. Ildo berari eutsiko zaio etorkizunean ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!