Kobazuloan gizakien aztarnen bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 21a, 01:00

Burdina elkarteko kideak Leitzarango bailaran kokatzen den kobazulo batean lanean aritu dira aurreko egunetan, Alfredo Moraza Aranzadiko historialaren zuzendaritzapean. Gizakien bizitokia izan ote zen jakin nahian dabiltza.

[Argazkiak]

Burdinaren elkartea ia beti karobi, errota edo burdinola edo antzeko ondare historikoen berreskurapenarekin lotzen bada ere, kobazuloetan ere jarri izan ditu begiak. Izan ere, bailara honetan eta zehazki Leitzaran bailaran, leizezulo ugari topa daitezke.

Morazak adierazi duenez, “sundaketa lanak egin ditugu kobazulo honetan, jakin nahi baitugu ea antzinean gizakiak bizitoki gisa erabili izan duen ala ez. Hala izan zen susmoa daukagu. Ez dugu garaia zehazten lagunduko ligukeen materialik (zeramikak...) topatu. Baina ikatza aurkitu dugu, eta hori laborategira eramango dugu, datatzeko”.

Oraingoz amaitu dituzte sundaketa lanak, eta laborategiaren emaitzaren zain gertu dira, aurrerantzean bigarren kanpainari ekin ala ez erabakitzeko.

Aita Barandiaranek bere garaian jaso izan zituen euskal kondairetako baten arabera, behin, Leitzarango artzain batek ardia galdu omen zuen. Haren peskisan zebilela, kobazulo batean sartu omen zen; eta hari segika segika, azkenean Leitzako herrian agertu omen zen. Zergatik ez? Agian Burdinak jorratu duen kobazulo horixe izan daiteke kondaira zaharrak aipatzen duena.

Gutxienez ehun metroko luzera duen galeria bat omen dauka...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!