Datorren igandean abenduak 23, 17,00etan, Lehen Faseko bigarren kanporaketa Amezketako frontoian. Billabonako BEHARZANA eta BERGARA elkarren aurka. Biek hala biek sorpresa eman zuten aurreko kanporaketan, Andoaingo Gazteleku kanporatuz Beharzanakoek eta Bergarakoek berriz, Torneo honetako lehen edizioko txapeldun izandako Galdakaoko Adiskide.
Igandean espero diren pilotariak hauek dira:
4 1/2an, Beharzana aldetik Maiz, trinketean eskarmentuan duena, eta Bergaratik Ander Etxaniz gaztea.
Banaka frontoi osoan, Beharzanatik Jon Urbieta eta Murua Bergaratik. Puntu garrantzitsua, erabakigarria izan litekeelako.
Binaka, Lizaso-Esnaola Beharzatik eta Muguruza-Gartzia Bergaratik.
Interesa sortu du bi gipuzkoar klub hauen arteko kanporaketak. Aukera ona Amezketara gerturatu eta igande arratsaldea pasatzeko pelota partidu ederrak ikusiz, Larrunarri frontoi berrituan.