Mikel Navaroa herritarra izan da Behar Zana elkarteak urtero zozketatzen duen saski handiaren irabazlea. Berak zuen abenduaren 14ko ONCEko sariaren azken lau zenbakiak, 4864, zituen txartela. Aurreko egunetan zozkatu zituzten saski txikiagoak. Pepo Alonso (2981 zbkia) , Antton Subijana (5768 zbkia) eta Iban Urbano (6142 zbkia) izan dira sarituak.