Udal gobernu taldeak poza hartu du, “Udal gobernuarentzat lehentasunezkoa izan da kale-garbiketa zerbitzuaren publifikazioa. Pasa den agintaldian ere egin zuen horretarako proposamena, baina orduko hartan ez zuen gainerako alderdien babesik jaso. Oraingo honetan, ordea, gehiengo zabal batekin onartu da”. Udalak hiru helburu bete nahi dituela dio:
- Zerbitzu hobea eskaintzea: “Aurrerantzean bi barredorek modu koordinatuan egingo dute lan. Horrez gain, igande eta jai egunetako garbiketa orduak ere handitu egingo dira”.
- Lanpostu publikoak finkatzea: “Publifikazio prozesu honetan bi lanpostu berri sortu dira. Iaz osatu zen kale-garbitzaileen lan-poltsatik kubrituko dira”.
- Dirua aurreztea: “Egin ditugun kalkuluen arabera, urtero 68.000 euro aurreztuko ditu udalak”.