Lan gatazka egoera bizitzen ari dira azken hilabeteotan Gipuzkoako zaharren egoitzetan. Aitamenni enpresak kudeatzen du Villabonako Santio egoitza eta bertako langileek, protesta moduan, Eguberrietan eman dieten gabonsari edo aginaldoari uko egin, eta Villabonako Caritas elkartera bideratzea erabaki dute.