Gabonetako 100x100 proba ospatu zen pasa den larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 20a, 01:00

Zumeatarra Atletismo Triatloi taldeak lehen aldiz antolatu zuen gabonetako 100x100 proba Allurralde kiroldegian. Proba igerilekuan 100m-ko 100 errelebo zeinek azkarren ematean datza. Lau triatloi talde gonbidatu zituzten: Yepa Triatloi Kluba, Irrintzi-SMG, Getaitri Triatloi taldeko mutilak eta neskak.

Sailkapena:

1. Yepa Triatloi Taldea Mutilak 02:06:00
2. Getaitri Triatloi Kluba 02:11:20
3. Zumeatarra 02:12:05
4. Yepa Triatloi Kluba Neskak 02:28:27
5. Irrintzi-SMG 02:35:59

Guztira 10 triatoilariz osatutako bost taldek hartu zuten parte. Zumeatarra ATT-tik taldekide hauek hartu zuten parte: Jon Indakoetxea, Mikelillo Arte, Jonatan Santano, Jon Ramos Gonzalez, Andoni Pili Illarramendi, Aitor Sarasola, Aitor Murua, Imanol Arruti, Iñigo Duarte eta Iker Etxezarreta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!